Azken egunak afarian izena emateko!!!
Urriaren 24an BETI BATERA elkartean batuko gara elkarrekin egon eta tarte atsegin bat pasatzeko, tartean gai zerrenda eta eztabaidagai potolorik izan gabe 😉
Dagoeneko 10 lagunek eman dugu izena, baina oraindik denbora dago lagun gehiago animatzeko! Etorri, ondo pasatuko dugu eta!!!
Afariaren prezioa 15 eurokoa izango da, eta menua, berriz, honako hau:
- Zizka-mizka kazuelatxoak (txanpiak, odolosteak, muskuiluak, tripakiak eta kroketak)
- Behi-masail gisatua
- Ardoa, ogia eta postrea.
Etorriko zara? Primeran! Badaezpada, ez ahaztu izena ematea bale? Azpiko galdetegi honen bidez egin dezakezu. Azkar ibili! Izena emateko azken eguna urriaren 17a da!!!
Azken erantzunak