Bazkide izan nahi dut!

Ziur gaude Etxebarrin uste baino euskaldun eta euskaltzale gehiago garela, eta zure laguntzaz hori argi uztea lortuko dugu. Arpelako bazkide izan nahi baduzu, bi pausu hauek baino ez dituzu jarraitu behar

  1. Bete ondoko formularioa zure datuekin.
  2. Sartu urteko kuotaren zenbatekoa (30€ euro, 15€ ikaslea edo langabetua bazara) Laboral Kutxaren ondoko kontu zenbakian. Ez ahaztu zure izena argi adieraztea kontzeptuan!3035 0382 91 382 000 5770(Diru-sarrera Laboral Kutxaren Etxebarriko Bulegoan egiten baduzu, gogoan hartu euskaraz oso gustura artatuko zaituztela!)

Bazkidetzarekin batera, nahi baduzu, GEURIA, Hego Uribeko informazio lokaleko aldizkariaren harpidetza ere egin dezakezu. Hilero-hilero, zure kioskoan jasoko dituzu Etxebarri, Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao eta Zeberioko albisteak, euskaraz. Nahi baduzu, guk pasatuko dizkiegu zure datuak, aldizkaria etxean jaso dezazun, erabat dohainik.

Ongi etorri arpelarion klubera! Zurekin asko izan gaitezke!!!

Bazkidetza fitxa
Galdetegi honetan ematen dituzun datuak ARPELA, ETXEBARRIKO EUSKALTZALEEN ELKARTEAk gordeko ditu, eta bazkidetzaren kudeaketarako baino ez ditu erabiliko. Datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, emailez eska dezakezu, info@arpela.eus helbidera idatziz. Eskerrik asko!
*
*
*
*
*
*