Euskal dantza tailerra otsailean
Arpela sortu genuenetik etengabe errepikatu den eskaerari erantzunez, gazte eta helduentzako euskal dantza tailer txiki bat antolatu dugu otsailerako.
Tailerra otsaileko hiru ostiraletan izango da: hilaren 6an, 20an eta 27an, 19:00etatik 20:30etara. Saio horien helburua euskal dantzen inguruko lehen oinarriak ikastea izango da. Saio horiek amaituta, taldeak berak erabaki ahal izango du ikastaroarekin jarraitu ala hortxe utzi.
Tailerra dohainik izango da Arpelako bazkideentzat. Bazkide ez direnek ere parte hartu ahal izango dute, 5 euro ordainduta.
Hori bai: azkar ibili beharra dago; izena emateko azken eguna otsailaren 4a da eta! Informazio gehiago edo izena eman nahi izanez gero idatzi info@arpela.eus helbidera.
Azken erantzunak