Euskararen alde, pausoz pauso
Abenduaren 3an, urtero bezala, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu herrian. Hemen ikus dezakezue egun horretarako prestatzen ari garen egitarau xumea:
- 18.00 Irrati saioa Talkan
“Buala” antzerki musikatua familientzat frontoian - 19:30 365 egun ekitaldia:
- Urratsak konpartitzea (bakoitzak bere urratsa panel erraldoi batean pegatzea)
- 365 EGUN Manifestua irakurtzea
- Familiako argazkia
- 20:15 Bertso-poteoa + luntxa Eutsuna elkartean
Euskararen Eguneko Etxebarriko Batzordeak gonbita egin nahi dizue ospakizunean parte hartzeko. Gure helburu nagusia herrian euskarak duen presentzia areagotzea da, eta horregatik, animatu nahi zaituztegu euskararen aldeko pausoak ematera.
Jakin badakigu etxebarritar guztiok ez dugula euskara maila berean ezagutzen. Horregatik, bakoitzari bere ahalmenaren eta gogoaren araberako pausotxoak egitea baino ez dizuegu eskatzen. Gauza sinpleak, baina egunero egin daitezkeenak. Adibidez:
- zuen elkarteko kartelak elebiz egitea
- zuen dendako karteleria euskaraz jartzea
- irratia edo telebista euskaraz jartzea
- euskarazko prentsa irakurtzea
- euskaraz datorren bezeroari astiroago egiteko eskatzea
- euskaltegian izena ematea…
Nahi eta ahal duzuna! Beste etxebarritarrei erakusteko zeu ere euskararen alde zaudela, baina ez soilik euskararen egunean, urteko 365 egunetan baizik.
Animatzen bazara, pentsatu zein izango den Etxebarrin euskara gehiago entzuteko egingo duzu(e)n pausotxo hori, eta idatzi erantsitako kartelean. Abenduaren 3n Euskararen Nazioarteko Egunean, 19:30etan geratu gara Udaletxeko Plazan, etxebarritar guztion pausotxo horiek partekatu eta familiako argazkia egiteko.
Zenbat eta gehiago, hobe!!!
Zuen zain egongo gara, animatu!
Batzordeko kideak: Mugarri, Talka, Arpela eta Udalaren Euskara Zerbitzua
Informazio gehiago:
ARPELA: info@arpela.eus
EUSKARA ZERBITZUA: 94 440 29 14
Azken erantzunak