Euskarazko prentsa Etxebarriko tabernetan
Etxebarriko Udalak eta Arpelak kanpaina bat abiatu dute urrian, bezeroei eguneroko prentsa eskaintzen dieten tabernek euskarazko prentsa ere sar dezaten eskaintza horretan. Era horretan, euskarari agerikotasun handiagoa eman nahi diote Udalak eta Arpelak.
Kanpainak dirauen bitartean, BERRIAk %25eko dekontua egingo die Etxebarriko tabernei urteko harpidetza kuotan, eta Udalak, bere aldetik, gainontzeko zatiaren bi heren ordainduko ditu. Horrela, BERRIAren harpidetza egin nahi duten Etxebarriko tabernek urtean 113 euro baino ez dute ordaindu beharko.
Arpelako kideak egunotan ari dira informazio hau tabernaz taberna banatzen. Hala ere, ostalariren batek informazioa zuzenean eskatu nahi izanez gero, Etxebarriko Euskara Zerbitzuan galdetu dezake, edo bestela Arpelari e-maila bidali.
Azken erantzunak