Giro ederra frontoian Euskararen Egunaren harira
Taldetxo polita batu gara abenduaren 3an Etxebarriko frontoian, Euskararen Eguneko Batzordeak antolatutako jaiaz gozatzeko. Udalaren euskara zerbitzua, Mugarri, Tarrasta, Berbalapiko eta Arpela jo ta su aritu gara azken egunotan ospakizuna polita izan zedin, eta emaitza ederra izan da: herri kirolak, esku-lan tailerra, berba-probak, txokolatada, manifestuaren irakurketa… jai xumea izan da, baina oso giro ederrean, eta barre batzuk ere egin izan ditugu. Hurrengo abendua baino lehenago elkartu beharko gara horrelako gehiago egiteko ezta?
Azken erantzunak