Etxebarriko I. Ipuin Labur Lehiaketa. Etxebarriko haur eta gazteek parte har dezakete. Lanak aurkezteko epea azaroaren 25ean amaituko da.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ARPELA, Etxebarriko Euskaltzaleen Topaguneak Etxebarriko I. Ipuin Labur Lehiaketa antolatu du, herriko haur eta gazteak euskaraz idaztera animatzeko.

BALDINTZAK

  • Lehiaketa honetan Etxebarrin bizi edo ikasten duten 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte har dezakete.
  • Lehiatu nahi dutenek ipuin bat aurkeztu beharko dute, euskaraz idatzita, gutxienez orrialde 1 eta gehienez 3 orrialdeko luzeraz. Ipuinen gaia librea da.
  • Ipuinak DIN A-4 tamainako orrietan aurkeztuko dira, alde bakar batetik idatzita.
  • Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu beharko dira, eta testuetan marrazkiak ere sartu daitezke.

LANAK AURKEZTEKO MODUA

Ipuinak euskarri fisikoan edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira.

EUSKARRI FISIKOAN

  • Ipuinak kartazal baten barruan aurkeztuko dira ipuinaren izenburua eta egilearen goitizenarekin.
  • Ipuinarekin batera, kartazal itxi batean, egilearen datu hauek aurkeztu beharko dira:
              • izen-abizenak
              • helbidea
              • telefonoa
              • posta elektronikoa
              • adina
  • Azken kartazal horren kanpoaldean lanaren ipuinaren izenburua eta egilearen goitizena adierazi beharko dira

POSTA ELEKTRONIKOZ

    • Bi dokumentu bidaliko dira mezu batean erantsita. Mezuaren izenburua “ARPELA IPUIN LEHIAKETA” izango da
      • Batean ipuina bera, izenburua eta egilearen goitizenarekin.
      • Bestean egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, adina).
      • Dokumentuak .TXT, .RTF, .ODT, .DOC, .DOCX edo .PDF formatuan bidaliko dira.
    • Lanak bidaltzeko helbidea ipuinak@arpela.eus izango da.

LANAK AURKEZTEKO TOKIAK ETA EPEA

Lanak aurkezteko azken eguna 2014ko azaroaren 25a izango da.

Ipuinak toki hauetan aurkeztu ahal izango dira:

  • Mugarri Gaztegunea
  • Tarrasta Gaztegunea
  • Euskara Zerbitzua (CIMEko 3. solairuan)

MAILAK ETA SARIAK

Lanak lau mailatan sailkatuko dira, adinaren arabera. Maila bakoitzeko saridun bakarra izango da.

  • 7 urte bitartekoak. 30 euro eskolarako materialean + IRRIEN LAGUNAK aldizkariaren urtebeteko harpidetza
  • 8 – 10 urte bitartekoak. 30 euro eskolarako materialean + IRRIEN LAGUNAK aldizkariaren urtebeteko harpidetza
  • 11 – 13 urte bitartekoak. 30 euro eskolako materialean + GAZTEZULO aldizkariaren urtebeteko harpidetza
  • 14 – 18 urte bitartekoak. 30 euro eskolako materialean + GAZTEZULO aldizkariaren urtebeteko harpidetza

EPAIMAHAIA

Epaimahaia ARPELA Etxebarriko Euskaltzaleen Topaguneko kideek osatuko dute.

SARI BANAKETA

Sari banaketa 2014ko abenduaren 3an egingo da, Euskararen Eguneko ospakizunen artean

ARPELAK berarentzat gordeko ditu aurkeztutako ipuinak, irabazleak barne. Saritutako lanak bere webgunean argitaratuko ditu: www.arpela.eus

ARPELAk eskubidea du arau hauek edozein unetan moldatu edo egokitzeko. Zalantzarik izanez gero, azken erabakia ARPELArena izango da beti.

Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar.

Lehiaketan jasotako datu pertsonalak ARPELA, ETXEBARRIKO EUSKALTZALEEN ELKARTEAk jasoko ditu, eta lehiaketarekin lotutako zereginetarako baino ez ditu erabiliko. Datuok kontsultatu, zuzendu edo ezabatzeko, idatzizko eskaria bidali beahrko da info@arpela.eus helbidera.