Izen bila gabiltza!!!

You may also like...

11 Responses

  1. Joxe(e)k dio:

    Lagun batek Etxebarriketa proposatu du. Ez da zatarra! πŸ™‚ Ala bai?

    Gainera, orain arteko batzarretan E3 erabili izan dugu (Etxebarriko Eskaltzaleon Elkartea)

  2. kukutu(e)k dio:

    Etxebarriketa ondo. Gainera hiru edo lau erara ipini dezakegu Etxe-barriketa, Etxebarri-keta etxebarrik -eta.
    josemi

  3. Joxe(e)k dio:

    Etxebarriko Udalak eta Labayruk ateratako Toponimia Liburuan seguruenik izango da elkartearentzako moduko izen aproposik. Niri gustatu zait Andabide, nonbait garai batean errepidetik gorako auzo guztiak zeharkatu eta Gernikaraino iristen zen bidea. Arazo bakarra da izen arrunt gisa, andabide deitzen zaiola ere garai batean hildakoak auzoetatik elizara eramateko erabiltzen zen bideari.

    Enfin, proposamen gisa hor geratu dadila πŸ˜‰

  4. Joxe(e)k dio:

    Bide batez, LIburua hemendik deskarga daiteke, ideia gehiago bilatu nahi badituzue πŸ˜‰

    http://www.etxebarri.net/eu-ES/Baliabideak/Dokumentuak/Orrialdeak/default.aspx

  5. Goiatz(e)k dio:

    Aupi ekipo!
    Ia nik proposamen pare bat dekodaz:
    1. Arpela: Esanahiari dagokionez: Arpela lurra ereiteko baserrietan erabiltzen zan tresna bat zan. Astoari zein idiari lotuta, punta zorrozdun hiru hagin dekoz, lurrean sartuta hiru zulo egiteko eta bertan haziak botateko eta holan ortua erein. Ganera, Arpela fonetikoki polita dela usteko dot, eta elkarte moduan, Etxebarri dan gure ortua ereiteko misioa dugunez, gu izan beharko gara asto eta idi, eta gure elkartea dan ARPELETIK tiratzetu eta haziak ereiten joan, etorkizunean euskaldunez betetako ortu bat eukiteko ;-P
    2. Bagara: Nire ustez Etxebarriko euskeraren egoeran berezitasun bat dago eta elkartearen eraketan argi ikusi zan berezitasun hori. Etxebarrin euskaldunak badaude baina pentsatzen dogu erdaldunez betetako herria dala ez dogulako alkar ezetuten. “Bagara” hitz bakar batean batzen du, nire ustez,egoera hau. Nahiz eta ezetz pentsatu etxebarri euskaldun asko bizi garelako, beraz, BAGARA!

    Hauek dira nik proposatzen deutsuedazan bi izenak, niri biak gustatzen jataz baten bat gehau ere pentsatu neban baina hau dira nire ustez politenak.
    Ia zer deritzozuen

  6. Inma(e)k dio:

    Arpela, zer den eta bere fonetika gustatzen zait.

    Nire proposamena, hauxe da: Txingarra edo Zirta.

    Egia esateko, fonetika aldetik ez zait gustatzen hainbeste

  7. Joxe(e)k dio:

    Aupa neskak!

    Matxine batzuk zarete! Oso proposamen politak guztiak ere. Datorren astean dauden guztien artean hiru onenak aukeratu eta hiru horien artean behin betikoa 30eko bileran, bale?

    Animo!

  8. Joxe(e)k dio:

    Aupa neskak!

    Matxine batzuk zarete! Oso proposamen politak guztiak ere. Datorren astean dauden guztien artean hiru onenak aukeratu eta hiru horien artean behin betikoa 30eko bileran, bale?

    Animo!

  9. Marisol(e)k dio:

    Nik ez daukat inolako proposamenik, irudimen gutxikoa baitnaiz πŸ™

    Baina zuen proposamen artean Goiatzen BAGARA aukeratuko nuke. Berak azaldu duen bezala Etxebarrin ere euskaldunak bagara…

    Ondo izan,

  1. 2013/11/22

    […] goaz taldea ‘bataiatzeko’ prozesuarekin eta aurreko egunetan jasotako proposamenen artean gogokoen ditugun hirurak aukeratu behar ditugu orain. Hiru horiek eramango ditugu 30eko batzarrera, […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude