ABENDUAK 3, EUSKARAREN EGUNA
Egitarau zabal-zabala izango da Etxebarrin ostegunean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Herriko hainbat eragilek hartuko dute parte egunean zehar, bakoitza bere ekarpena eginez, eta eguna bukatzeko, 365 EGUN Manifestua irakurriko dugu, txokolate bero-beroa hartzen dugun bitartean, ez da plan txarra ezta?
Bada, hori gutxi balitz, ostiralean ere jarraituko dugu ospatzen: Oier Asla lagunak gidatuta, kantu-poteoa egingo dugu herriko tabernetan zehar. 20:00etan jarri dugu hitzordua, Frontoiko tabernan. Animatuko zara? Zure zain gaude! 🙂
Azken erantzunak