Arpela baserriko tresna da, lurrean zuloak egin eta bertan ortuariak ereiteko erabiltzen zena. Izen egokia iruditu zaigu Etxebarriko euskaldunak euskaraz aritzera animatu eta herrian ikusgarri egin nahi dituen Etxebarriko Euskaltzaleen Topagunearentzat.
2013ko azaroaren 30ean eratu zen elkartea, honako helburu hauekin:
• Euskararen erabilera sustatzea
• Euskaldunak elkar ezagutu eta hizkuntza-jarrera aktiboak sustatzea
• Euskara eta euskaldunen ikusgarritasuna areagotzea
• Euskal kultura lantzea
Gehiago jakin nahi baduzu, osorik irakur ditzakezu Arpelaren Estatutu osoak.
Zuk ere helburu horiekin bat egiten baduzu, ongi etorri! Bat egin gurekin eta lagundu euskara Etxebarrin zabaltzen… lan asko dago eta!
Azken erantzunak