Arpela ere, Puntu Eus :-)
Urtetako lanaren ondoren, 2014ko Euskararen Egunaz geroztik aukera dago euskal hizkuntza eta kulturarekin zerikusia duten webguneak “.EUS” domeinuarekin erregistratzeko. Detaile txikia dirudien arren, garrantzi sinboliko handikoa da euskal webguneak “.EUS” gisa agertu ahal izatea, horrek presentzia eta aitortza ematen baitio euskal komunitateari interneten eta munduari begira.
Bada, gaurtik aurrera, Etxebarriko euskaltzaleon topagune hau ere “.EUS” da:
- Gure webgunearen helbide berria “www.arpela.eus” da
- Elkartearen posta elektroniko berria ere, “info@arpela.eus“-era aldatu dugu
- Apiriletik aurrera oporren bueltan, aukera eskainiko diegu hala nahi duten bazkide guztiei “@arpela.eus” posta elektronikoa zabaltzeko, dohainik, munduari erraz esan ahal izateko euskaldunak eta Arpelakideak direla.
Azken erantzunak