Asteburu betea!
Asteburu bete-betea izan dugu Arpelan! Ostiralean elkartearen aurkezpena egin genuen Etxebarriko Elkartegunean. Arpelako bazkideok aukera izan genuen herriko beste eragile batzuekin batzeko. Besteak beste, han izan ziren Loren Oliva alkatea, Iñaki Otaegi euskara zinegotzia, Aitor Idiakez eta Agurtzane Emaldi euskara teknikariak, baita Bildu, Gure Esku Dago elkartea, Harribide Fundazioa eta Etxebarriko Merkatarien Elkarteko ordezkariak ere. Azalpen labur baten ostean, familiako argazkia egin eta merendolatxoa egin genuen elkarrekin, oso giro onean.
Lerro hauetatik, berriz ere eskerrak eman nahi dizkizuegu beste elkarte eta erakundeetatik etorri zineten lagunoi. Harremanetan egongo gara aurrerantzean ere, guztion artean euskara Etxebarrin ikusgarriago egiteko! 😉

Topaguneko presidente ohia, Mikel Irizar, bazkideei galdetzen Arpelaren hautagaitza onartzen duten ala ez.
Larunbatean, Gasteizen
Larunbatean berriz, Gasteizen egon ginen, Euskaltzaleen Topagunearen Batzar Nagusian. Batzarrak, Topagunearen urteko kontuak onartu eta Elena Laka abokatu eibartarra presidente izendatzeaz gain, Arpela bere bazkideen artean onartzea erabaki zuen.
Albiste onak, ikusten denez, asteburu osoan. Ea hurrengoak ere halakoxeak diren!!!
Azken erantzunak