Bazkide bila gabiltza
2013ko abenduan izapide burokratikoak amaitu ondoren, lanean hasteko garaia iritsi zaio Arpelari. Udalarekin eta herriko beste elkarte eta norbanakoekin batera jardun nahi du, euskara eta euskaldunei presentzia eta ikusgarritasun handiagoa emateko Etxebarrin. Herrian antolatu ohi diren jardueretan eta eguneroko bizitzan parte hartzeaz gain, Arpelak bertara ekarri nahi ditu Euskal Herriko 97 elkarte batzen dituen Topaguneak antolatzen dituen ekintzak.
Lanean hasteko, baina, jendea behar dugu, eta hori dela eta, bazkideak egiteko kanpainari ekin diogu. Bazkideek baldintza bereziak izango dituzte Arpelak antolatutako ekitaldietan eta “haien laguntza oinarrizkoa izango da gure lana aurrera atera ahal izateko”.
Bazkide egin nahi duenak, fitxa bete eta urteko kuota ordaintzea besterik ez dauka. Kuota arrunta 30 eurokoa da, eta 15ekoa langabetu eta ikasleentzat.
Informazio gehiago nahi izanez gero, info[a bildua]arpela.eus helbidera idatziz eska daiteke.
Azken erantzunak