Dantza tailer arrakastatsua
Joan den ostiralean amaitu zen Arpelak antolatutako euskal dantza tailerra, eta parte hartzaileek oso balorazio ona egin dute. Ibabe Beristainen laguntzaz, dozenatxo bat lagun ibili da otsaileko hiru ostiraletan dantza hauek ikasten:
- Txapeloa/John Ryan’s polka
- Pitx
- San Petrike
- Lantzeko inauteria
- Zazpi jauziak
- Antzina pika
- Fandango
- Arin-arin
Taldeak oso pozik amaitu du tailerra, eta apirilean beste saio pare bat egitea pentsatzen dabiltza. Abisatuko dugu aukera hori aurrera ateraz gero!
Azken erantzunak