Dena prest San Juan Gauerako :-)
Egunotan jo ta ke gabiltza Arpelako lagunok, datorren ostegunean San Juan Gaua ospatzeko prestatze lanetan. Erantsita duzue egitaraua, eta gonbidapena, noski, gurekin batera arratsalde pasa egiteko.
Neguko hotza eta iluntasuna ordezkatzen duen Peru Marrantari sua emateaz gain, gogoratu erromeria eta txokolatada ere izango ditugula, baita zozketa ere, euskal jantziekin datozen ume eta helduen artean: 50 euroko erosketa txekea eskola materialerako, eta bi lagunentzako otordu ederra Ortzi jatetxean, hurrenez hurren.
Gainera, aukera emango dizuegu neguak ekarri dizuen txar guztia bildu eta sutara botatzeko.
Etorri eta parte hartu, ondo pasatuko dugu!
Azken erantzunak