EUSKARALDIAren aurkezpena, datorren astean
Azkenean datorren astera atzeratu behar izan dugu Euskaraldia ekimenaren aurkezpena. Gaia interesatzen bazaizu, gonbidatuta zaude!
2018an Euskaraldia egingo da Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan. Euskararen erabilera bultzatzeko ekimena da, oinarri sinple-sinple batekin: iraungo duen 11 egunetan, parte hartzen dutenek euskaraz bizitzea. Euskaldunek, euskaraz eginez; eta euskaraz erabat moldatzen ez direnek, euskaraz egin nahi dutenei erraztasunak emanez.
Etxebarriko hainbat eragileri ekimena oso polita iruditzen zaigu, eta laster erabaki behar dugu gure herria ere Euskaraldian apuntatuko dugun. Baina aurrera egiteko, parte hartze zabala beharko dugu, eta horregatik, jakin behar dugu herrian dauden beste elkarte eta talde batzuei ere interesgarria iruditzen zaien.
Horregatik, mezu honen bidez gonbidatu nahi zaituztegu Euskaltzaleen Topaguneak datorren astean Etxebarrin egingo duen aurkezpenera. Bertan azalduko digute zehazki Euskaraldia zer den eta, aurrera egitea erabakitzen badugu, zer nolako laguntza izango dugun bidean.
Azken erantzunak