Jai handia San Juan Gaua ospatzeko
Aurtengo San Juan Gaua indartsu dator! Arpelarekin batera, aurten Pintx-Pote Elkartea ere badabil antolakuntza lanetan, eta berrikuntza asko izango dira:
- Fuenlabrada kalea itxi egingo da 1. ataritik 3.era, eta ekitaldi guztiak bertan izango dira. Gainera, Pintxo-Poteko tabernek jarritako txosna bat ere egongo da.
- Txokolatadan plastikoa aurrezten saiatuko gara. Lagunduko diguzu? Ekarri zure edalontzia etxetik, eta zabor gutxiago sortuko dugu!
- Suaren ostean disko-festa ere egongo da.
- Beti bezala, eskola materialeko erosketa bonoa eta afari baterako bono bat ere zozketatuko ditugu sutara botatzeko desioak euskaraz idazten dituzuenen artean.
Jarraian duzue kartela egitarau osoarekin. Animatu eta parte hartu!
Azken erantzunak