Jaio da Arpela, Etxebarriko Euskaltzaleen Topagunea
Hamar lagun batu gara gaur Etxebarriko Kultur Etxean Etxebarriko Euskaltzaleen Topaguneari elkarte izaera ofiziala emateko. Izena ere jarri diogu elkarteari: Arpela, Etxebarriko Euskaltzaleen Topagunea.
Elkarte berriaren helburuak honako hauek izango dira:
- Euskararen erabilera sustatzea
- Euskaldunak elkar ezagutu eta hizkuntza-jarrera aktiboak sustatzea
- Euskara eta euskaldunen ikusgarritasuna areagotzea
- Euskal kultura lantzea
Lehenengo zuzendaritza taldea, berriz, honako lagun hauek osatuko dute:
- Lehendakaria: Iñaki Sanchez Gutierrez
- Idazkaria: Jose Luis Rojas Granja
- Diruzaina: Goiatz Bilbao Bueno
- Batzordekidea: Arantxa Etxabe Redin
- Batzordekidea: Igor Lopez Orbe
- Batzordekidea: Jose Miguel Aramburu Zabala
Elkartea erabat irekia izango da, eta helburuekin bat datorren edozein onartuko dugu bazkide gisa. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan ondoko formularioa erabiliz.
Zorionak prozesuan parte hartu duzuen guztioi!
Azken erantzunak