Aurkezpen-merendola, apirilaren 4an ;)
Arpelako kideek aurrekoan esaten zuten moduan, euskara Etxebarrin hedatzea lan handia da eta ezin dugu guk bakarrik egin. Etxebarriko norbanako, elkarte eta erakundeen lankidetza behar dugu horretarako.
Baina alferrik eskatuko dugu lankidetza, herrian ezagunak ez bagara. Arpela zer eta nortzuk garen jakin nahi baduzu, aurkezpen xume-xume bat egingo dugu apirilaren 4an, iluntzeko 20:00etan Bekosolo parkeko Elkartegunean.
Etorri ahi baduzu, gonbidatuta zaude! Kafea eta palmerak ere ekarriko ditugu arratsaldea goxatzeko! 🙂 Gauzatxo bat baino ez dizugu eskatzen, ‘intendentzia’ kontuak errazteko, hemen topatuko duzun fitxa betetzea!
Animatu eta etorri, ezagutu nahi zaitugu!!!
Azken erantzunak