LABURBIRA: Euskarazko film laburrak, martxoaren 31n Euskaltegian
Azken urteotan egin dugun bezalaxe, aurten ere, eta Korrika Kulturalarekin bat eginez, LABURBIRA Film Labur Zirkuituaren emanaldi bat ekarriko dugu Etxebarrira.
Emanaldia martxoaren 31an izango da, ostirala, 19:00etan Etxebarriko Euskaltegian.
Aukera ederra izango da azken hilabeteotan euskaraz sortutako ikus-entzunezkoak ezagutzeko eta gainera, ikusleok zozketa batean parte hartu ahal izango duzue, asteburu pasa zoragarria irabazteko nekazal etxe batean. Ez galdu aukera!
Hamalaugarren edizioa abian da, Euskaltzaleon sukaldean da, su eztitan, egosten! 2017ko Laburbira martxoaren 9tik apirilaren 12ra bitarte martxan izango da, Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko txokotara euskal zinea hedatuz.
Aurten ere euskarazko zortzi ekoizpen izango ditugu herriz herri erakusteko, gozatzeko. Elkarren artean arras ezberdinak diren 8 lan, denak zuzenean bizitzekoak!
Hona hemen aurtengo Laburbiraren “kartelera”:
- Azken Saskia (Oier Fuentes)
- Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea)
- Ihesa (Alejandro Díaz Castaño)
- Elemakarrak (Ibon Iza)
- Jalgi (Eki Pagoaga)
- 280º (UDA films)
- EUSPOT lehiaketako spot onenak
- Hileta (Kepa Sojo)
Azken erantzunak