Laburbira, martxoaren 28an
Etxebarriko zinezaleak zorioneko gaude, martxoaren 28an ezohiko zine emanaldiaz gozatu ahal izango baitugu herritik irten gabe. Egun horretan iritsiko da herrira Laburbira, film labur zirkuitua, Arpelak Etxebarriko Udalaren laguntzaz antolatuta.
Laburbira film labur emanaldi bat da, Topaguneak antolatu eta urtero-urtero Euskal Herriko zein kanpoko hainbat herri bisitatzen dituena. Aurtengoa 14. edizioa den arren, lehenengoz iritsiko da Etxebarrira. Bertan, azken urtean euskaraz ekoitzitako zazpi film labur proiektatuko dira, hainbat estilotakoak, ordu eta laurden inguruko emanaldi batean.
Proiekzioa Andaluzia kaleko Kultur Etxean izango da, martxoaren 28an, iluntzeko 20:00etan hasita, dohainik. Etorri nahi duzu? Zain izango gaituzu! 🙂
Azken erantzunak