San Juan gaua, laugarrenez
Laugarren urtez jarraian, Arpelak San Juan Gaua antolatu du aurten ere, Ekainaren 23an, larunbata, gustu eta adin guztietako publikoarentzako moduko egitaraua antolatu dugu, Udalaren Euskara Zerbitzuaren, Etxebarriko hainbat tabernariren, Pulevako lagunen eta urteroko sorgin misteriotsuaren laguntzarekin! Animatzen bazarete arratsalde pasa ederra egiteko aukera izango da:
18:00 – Haurrentzako disko festa, udaletxeko plazan
19:00 – Txokolatada, Udaletxeko plazan.
Animatzen zaretenok, sutara botatzeko moduko urteko gauza txarrak apuntatu ahal izango dituzue horretarako banatuko ditugun paperetan, eta bi sari ederren zozketan parte hartu:
- Hobbiton liburu-dendan gastatzeko 50 euroko erosketa txeke bat
- Bi lagunentzako otordu eder bat Ortzi tabernan
20:00 – Triki-kantu-pintxo-potea, herriko tabernetan zehar
22:00 – Zozketaren sari banaketa eta sua piztea
Beste planik ez baduzue, badakizue: gonbidatuta zaudete!
Azken erantzunak