San Juan sua 2015
Urduri gaude, lagunok! Arpelak San Juan sua antolatzeko hartu du aurten, eta, gure ardurapeko lehen ekitaldi handia izanda, ba horixe: kirrioak dantzan gabiltzala arpelakide guztiok!!!
Egitarau xume-xumea prestatu dugu ekainaren 23rako. Ondo irteten bada (hala espero dugu), datozen urteotan joango gara hobetzen, nahi eta ahal duzuenon laguntzarekin, noski!
Hona plana:
19:00 Erromeria. Udaletxeko plazan.
20:30 Txokolatada. Santa Ana ermita parean.
20:45 San Juan Sua. Santa Ana ermitan.
21:00 San Juan Konjuroa bota eta urteko gauza txarrak sutara bota! 🙂
Euskal jantziez jantzita datozen umeen artean, 50 euroko txekea zozkatuko dugu, eskola materialean gastatzeko. Animatu!
Konjuroa ikasita ekarri e? Bestela ez du eraginik izango!!!
San Juan konjuroa
San Juan bagilean,
denpora ederrean,
artoak eta gariak gorde, gorde!
Sugeak eta zapoak erre, erre !
Gure soloan lapurrik ez,
badaude be, erre bitez!
Biba San Juan, etxean eta kanpoan!
Azken erantzunak