ZERGATIK EZ tailerra, azaroaren 7an
Arpelaren helburuetako bat Etxebarriko euskaldunak euskaraz egitera animatzea da. Helburu horretan laguntzeko, ZERGATIK EZ izeneko tailerra eskainiko datorren astean
Tailerraren helburua euskararekiko motibazioa lantzea da. Horretarako, bakoitzak inguruko hizkuntzekin duen harremanari buruzko gogoeta egitea proposatzen du. Munduko hizkuntzen panoramatik abiatuta, bakoitzaren eguneroko bizitzako egoerak aztertzen ditu azalpen eta ariketa errazen bidez.
Tailerra Kataluniako Tallers per la Llengua elkarteak sortu du, eta Euskaltzaleen Topaguneak moldatu du euskararen errealitatera. Bi ordu inguruko iraupena du eta, esan bezala, datuak eta ariketa praktikoak nahasten ditu, bakoitzak inguruko hizkuntzekin duen harremanaz hausnartzeko.
Tailerra datorren ostiralean egingo dugu, azaroaren 7an, Bekosoloko Elkartegunean, arratsaldeko 18.00etan hasita. Uste dugu oso interesgarria dela Arpelako bazkide eta herriko beste elkarte eta erakundeetako kideek ere parte hartzea eta ahalik eta errazen jarri nahi dizuegu. Saioa dohainik izango da, baina lekuak oso mugatuak dira, eta horregatik derrigorra da izena ematea.
Etortzeko asmorik baduzu, ez ahaztu mezu bat bidaltzea info@arpela.eus helbidera hala adieraziz, bestela erraz gerta liteke kalean geratzea! Izena emateko azken eguna azaroaren 5a izango da.
Azken erantzunak