ZOZKETA! Udagoieneko Osterarako sarrerak
Euskaltzaleen Topaguneak UDAGOIENEKO OSTERA kultur zirkuituaren 15. edizioa jarri du martxan. Zirkuitu horretan, euskarazko goi-mailako eta formatu handiko kultur ikuskizunak erakusten dira Bizkaiko hainbat areto handitan. Normalean apur bat denetarik izaten da: antzerkia, hainbat estilotako musika…
Bada, Arpelak detailetxoa izan nahi du bazkideokin, eta Udagoieneko Osterako ikuskizun bateko bi lagunentzako sarrerak lortu ditu bazkideen artean zozketatzeko.
Zozketan parte hartzeko arauak
- Parte hartzeko EZINBESTEKOA DA ARPELAKO BAZKIDE IZATEA: hots, bazkide fitxa beteta eta 2014ko kuota ordainduta izatea. Bazkidetza azaroaren 7a baino lehen egiten dutenek ere parte hartu ahal izango dute.
- Zozketan parte hartzeko interesa dutenak, email bat bidali behar dute info@arpela.eus helbidera, gaian ZOZKETA jarrita.
Email horretan, parte-hartzailearen izen-abizenak eta nahi duen ikuskizuna agertu behar da (ikuskizunen zerrenda kartelean duzue). - Bazkide bakoitzak nahi beste mezu bidal ditzake. Mezu bakoitzeko zenbaki bat izango du zozketan.
- Emaila bidaltzeko epea azaroaren 7an amaituko da, ostiralean, eguerdiko 12.00etan. Irabazlearen izena 14.00ak baino lehen jakinaraziko da.
Behingoagatik ez da dena lana eta lana, e? 🙂 Ale, animatu eta izena eman, irabazteko aukera asko daude eta!!!
Azken erantzunak